XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batetik bestera ibili ziren Trotski eta bere emazte Natalia: Alma Atan aurrena, Turkian, Frantzian eta Norvegian hurrena, 1936an Mexikora joateko baimena lortu zuten arte. Riverak zerikusi zuzena izan zuen Mexikora etortze honekin.

Izan ere, pintoreak berak limurtu zuen Cardenas presidentea aterpea emateko iraultzaile errusiarrari eta honen emazteari. Mexikoko barne arazoetan ez sartzea izan zen iheslariei lehendakaritzatik jarri zitzaien baldintza bakarra.

Mexiko barneko gaietan ez baina politikan guztiz sartuta segitzen zuen Leon Trotskik, Stalini eta komunismo ofizialari aurre egiten. Frida ez zen senarra bezala troskismora afiliatu, baina, beti egin ohi zuen moduan, sutsu defendatuko zuen Diego.

Izan ere, Mexikon, Europako beste bazter askotan legez, troskisten eta estalinisten arteko auzia larria zen. Estalinistek Riverari Trotskiren jarraitzailea izatea ez barkatzeaz gain, turista gringoentzat muralak pintatzen ibiltzea aurpegiratzen zioten.